2006tik lorezaintza ekologiko
eta eraginkor batean sinesten
Zer da
lorezaintza ekologikoa
Lorezaintza ekologikoak ingurumena errespetatzen du eta, naturaren dinamikari jarraituz, bizitzarako espazio osasungarriak lortzen ditu. Lurraren ezaugarriak indartzen ditu, emankortasuna kasu, eta landareen eta izaki bizidunen arteko oreka mantentzen eta/edo berreskuratzen saiatzen da.
Lorezaintza ekologikoa eginez, honako hauek lortuko ditugu: lurzorua epe luzera zaintzea; izurriteei eta gaixotasunei aurre egitea, izaki bizidunentzat kaltegarriak diren pestizidak erabili gabe; ingurune seguru eta osasungarriak sortzea, haurrek, nerabeek, helduek eta etxeko animaliek lorategiaz edo berdeguneaz segurtasun osoz gozatu ahal izan dezaten; ingurumen-poluzioa murriztea, lorategiko eta etxebizitzako hondakin organikoekin konposta egitea bultzatuz; eta uraren kontsumoa murriztea.

Milorri
Milorri Lorezaintza Ekologikoa helburu bera duten profesionalek osatutako enpresa da: lorategiak eta berdeguneak natura errespetatuz mantentzea.

Historia
2006az geroztik lorezaintza ekologiko eta eraginkor batean sinesten ari gara. Bi hamarkada landarearen eta izaki bizidunen arteko oreka errespetatuz.

Zerbitzuak
Ingurumen, gizarte eta ekonomia premiei erantzuten diegu, kalitatezko zerbitzu profesionala eskainiz.