Heskaiak eta zuhaixka apaingarriak inaustea
Bordurak, heskai ertaina, heskai garaia eta zuhaixka apaingarriak. Espezie bakoitzari bere inausketa zehatza ematen diogu une egokian, eder, osasuntsu eta egoera onean egon dadin. Landare-hondakin guztiak bildu eta kentzen ditugu, gero konpostaje-tratamendua egiteko.
Soropila ereite eta tepe bidez instalatzea
Belar natural batek ingurumen-onura ugari dakarzkigu: lurraren higadura kontrolatzen du, uraren kalitatea hobetzen du iragazteko duen ahalmenari esker, hautsa eta soinua murrizten ditu eta biodibertsitatea handitzen du. Onura sozialak ere eskaintzen dizkigu, hala nola, aisialdia, estetika.
Milorrin, ingurunea, lurraren propietateak, ingurumen, gizarte eta ekonomia beharrak eta abar aztertzen ditugu, eta horren arabera, soropil bat instalatzen dugu ereite edo tepe bidez.
Zuhaitzak inaustea
Zuhaitzak zenbat eta gutxiago inausi, orduan eta hobeto, baina hiriguneetan askotan gizakia eta zuhaitzen arteko elkarbizitza egokia izateko beharrezkoa izaten da inaustea.
Inaustea ezinbestekoa bihurtzen da ondorengo kasuetan: pertsonen eta trafikoaren segurtasunaren kasuetan (erortzeko arriskua duen adarra eta abar), adarrak fatxadetatik, bide publikoetatik eta abarretatik gertu daudenean, eta abar.
Kontuan izan behar dugu pertsonok zuhaitzak behar ditugula hiriguneetan; ongizatea ematen digute, hautsa eta soinua murrizten dituzte, bero-uhartearen efektuari aurre egiten diote, biodibertsitatea handitzen dute eta klima-aldaketaren aurkako borrokan eragile nagusiak dira.
Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da zuhaitzak zaintzea.
Milorrin inausketak plataforma jasotzaileekin, kamioi saskidunarekin, igotzeko teknikarekin edo lurretik egiten ditugu, zuhaitz mota, tamaina eta ingurunearen arabera.
Landare-hondakin guztiak bildu eta jasotzen ditugu, gero konpostaje-tratamendua egiteko.
Zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak landatzea
Asko gustatzen zaigu zuhaitzak, zuhaixkak, bibazeak eta abar landatzea, gure planetaren etorkizuna dira, klima-aldaketaren aurka borroka daitezkeen bakarrak. Biodibertsitatea handitzen dute, izaki bizidunei aterpea ematen diete eta abar.
Ingurunera egokitutako landarea hautatzeko aholkuak ematen ditugu eta landaketa egingo dugu.