Milorri

Lorezaintza ekologikoa

Nor gara

Milorrin naturaren zaintzarekin konprometituta gaude. Lorategiak eta berdeguneak ekologikoki sortu eta mantentzen ditugu, lurrak eta inguruak ematen dizkiguten balioak indartuz, herbizidarik eta pestizidarik erabili gabe.

Gure helburua

Gure helburua zuek lorategiaz gozatzea eta lorategian bizi dituzuen behar eta sentsazio guztiak elkarrekin partekatzea da.

Historia

2006. urtean, bi ekintzaile gaztek, Ametza Larrañaga Amutxastegik eta Ekleylson Marques Da Silvak, Milorri Lorezaintza Ekologikoa sortu zuten, biek partekatzen zuten naturarekiko maitasunagak eta lorezaintzari eman nahi zien ikuspegi ekologikoak bultzatuta. Ametza Hortofrutikultura eta Lorezaintzako Nekazaritza ingeniari teknikoa da eta Ekleylson Amazonia barnealdeko eremuan jaio eta hazitako lorezaintzaren, aire zabaleko ekintzen eta bizitzaren zale sutsua. Orduz geroztik, Milorri hazten eta heltzen joan da eta lorategi jasangarriak diseinatu, gauzatu eta mantentzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.

2018an, Ekleylson Milorriren buru jarri zen.

Scroll to Top